Author: abusu

  • Aste Kulturala

    La Peñak eskaintzen duen kultura eskasa da, eta honi aurre egiteko eta kulturaren inguruko ekintzak bultzatzeko, duela zazpi urte auzoaren Aste Kulturala ospatzen hasi zen. Urte honetan, Aste Kulturala hurrengoko leloaren inguruan antolatzea erabaki dugu: Abusu denontzako auzoa duzu. Orain dela bi urte lelo baten gainean ospatutako Aste Kulturalak eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere […]

  • Bide Lagunak

    Auzoko gune ezberdinetatik eskolara doazen ibilbideak dira. Ekimen honen helburua auzoa eta bertako kaleak neska-mutikoentzat berreskuratzea da. Horrela, guztiontzako auzo atseginagoa eraikiz.  Auzo seguruago bat lortzeko zure begiak ere behar ditugu. Honetarako auzokideen laguntza eta  DENDA LAGUN-en laguntza daukagu. Hauek ezagutuak izango dira erakusleihoan izango dituzten pegatinei esker, horrela umeek jakingo dute nora jo laguntza […]

  • Ekintzen Helburua

    Abusu Sarean gure jarduna egiteko, ondorengo leloa garatu dugu: “La Peña un barrio que educa”. Lelo horrekin,Hezkuntza Zentroek haien elkarbizitza planetan lantzen dituzten balioen transmisioa bilatzen da, eta horretarako, beharrezkoa da auzo osoaren inplikazioa. Zabaldu nahi dugun balore horiek hurrengokoak dira: gatazkak konpontzea elkarrizketaren bidez; ezberdintasunekiko errespetua; kulturartekotasuna ezaugarri duen gizartea eratzeko hezkuntza. Horrekin arreta, […]

  • Abusu Sarean

    Zamakolako hezkuntza zentro publikoak 19 urte daramatza elkarbizitzaren inguruko alor ezberdinak lantzen. Urte hauetan zehar, izaera globala duen “Bizi gaitezen elkarrekin” izeneko proiektua eratzen joan da; honetan, familiez gain, La Peña auzoa hartzen duen testuinguru zabalagoaren inplikazioa beharrezkoa ikusten da. Horretarako, orain dela zazpi urte, eskolak erakunde kultural eta hezkuntza erakunde guztiak elkartu zituen, lelo […]