Aste Kulturala


La Peñak eskaintzen duen kultura eskasa da, eta honi aurre egiteko eta kulturaren inguruko ekintzak bultzatzeko, duela zazpi urte auzoaren Aste Kulturala ospatzen hasi zen.

Urte honetan, Aste Kulturala hurrengoko leloaren inguruan antolatzea erabaki dugu: Abusu denontzako auzoa duzu. Orain dela bi urte lelo baten gainean ospatutako Aste Kulturalak eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere honekin jarraitzea erabaki dugu.

HELBURUAK

Aste kulturalaren helburu nagusiak:

  • Adin eta kolektibo guztietarako ekintzak planteatzea.
  • Elkarte guztiek parte hartzea ekintzetako baten.
  • Auzoko gune eta eraikuntza guztietan ekintza kulturalak egotea.
  • Ekintzetan elkargune intergenerazionala sustatzea.
  • Gunearen alor historiko eta kulturalak berreskuratzea edo indartzea.
  • Antolatutako jardueretan kultura aniztasuna eta generoa agerian jartzea.
,

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.