Krisialdi ekonomikoa jende askori eraman dio pentsatzera ekomoniaren arloan zerbait ondo ez dagoela etekinak bilatzen dituelako eta alde batera uzten duelako giza balioak.
Gero eta alternativa gehiago sortzen ari dira lehentasun hauek aldatzearren eta pertsonak interesen erdigunean jartzeko.
Gure auzotik gure ekarpena egin nahi dugu eraldaketa honetan, are gehiago ondasunak eta zerbitzuak eraiki nahi ditugu modu ekonomiko zein solidarioago batean.
Ekonomia solidaria ekoizpen, kontsumo eta aberastasunaren banatzeko era bat da (hau da, ekonomia mota bat). Hau honela, gizakiaren gorespenean oinarrituta dago eta ez ordea, etekinaren bilketan edo kapitalaren pilaketan.
Ekonomia eredu honek elkarkidetza, kooperazioa eta autogestioa bultzatzen du helburu gorena izanda bizitzaren garapena.
Gure auzoan bigarren eskuko merkatu, hortu komunitarioa eta denboraren banku bat hasi genuen, eta elkartetik espero dugu alternatiba interesgarri gehiago eraikitzea.

