Ekintzen Helburua


Abusu Sarean gure jarduna egiteko, ondorengo leloa garatu dugu: “La Peña un barrio que educa”. Lelo horrekin,Hezkuntza Zentroek haien elkarbizitza planetan lantzen dituzten balioen transmisioa bilatzen da, eta horretarako, beharrezkoa da auzo osoaren inplikazioa. Zabaldu nahi dugun balore horiek hurrengokoak dira: gatazkak konpontzea elkarrizketaren bidez; ezberdintasunekiko errespetua; kulturartekotasuna ezaugarri duen gizartea eratzeko hezkuntza.

Horrekin arreta, eskuzabaltasuna, energia eta kolaboratzeko prest dauden zenbait pertsonen gaitasunak aprobetxatzen ditugu gure haurrak eta nerabek  irizpide hobeetan jartzeko pertsona onak zein zoriontsuak izan daitezen (J. Antonio Marina esaten duen legez).

Helburu hauek lortzearren, Abusu Sarean hainbat programa garatzen ditugu garapen komunitarioa sustatzeko. Eskola hezkuntza ekintza bere osotasunera heltzen da garapen komunitario markoan gertatzen denean, pertsonen kalitatea zein harremanak hobetzea bilatzen du zenbait helburuen bitartez, haien kultura, komunikazioa eta kooperazioa hobesten. Proiektu honen barnean garapen komunitarioa rol klabea du pertsona guztien hezkuntza goresten, bereziki, izaeraren heltze prozesuan dauden horiena.

Hau honela, auzokide guztien inplikazioa bilatzen dugu auzo demokratikoa, bizikidetza, konpromesua, solidario, parte hartzaile, zaintzaile, zoriontsu eta atseginagoa lortzeko.

LA PEÑAKO XEDEAK: HEZITZEN DUEN AUZOA

  1. Auzoko herritarren inplikazioa, bere elkarteen bidez, umearen garapen integralean, hauei eskaintzen diegun ereduaren kontzientzia izateko, auzoaren gune ezberdinetan.
  2. Ingurumen baldintzak zein sozial onuragarriak berreraikitzea, umeak zein gazteak auzoan segurtasun eta autonomian bizi dezaten.
  3. Auzoko umeak eta gazteak kontzientziatzea kooperatzearen beharrean gizarte solidarioagoa lortzeko.
  4. Belaunaldien arteko erlazioak sustatzea kolektibo ezberdinen aberastasunerako.
  5. Auzoko kide sentitzearen kontzientzia bultzatzea.
  6. Kohesio soziala hobetzea, kultur aniztasuna baloratzen kulturarteko bizikidetza sustatzeko.
  7. Auzokide guztien inplikazioa guneen erabilpen egokian zein ogasun publikoetan, auzo garbia, zaindua eta bizitzeko egokiagoa.
  8. Gune komunak partekatzen ikasi, kolektibo guztiak kontuan hartuz bai eta hauen beharrak errespetatuz: nagusiak, haurrak, gazteak, …
  9. Lan boluntarioak sustatu harremanak ez ezik konpromiso soziala ere indartzeko komunitatera bideratutako zerbitzuetan.
  10. Modu koordinatu batean parte hartzea Administrazio Lokalarekin, auzo konprometitu eta bizigarriagoa lortzeko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.