Abusu Sarean


Zamakolako hezkuntza zentro publikoak 19 urte daramatza elkarbizitzaren inguruko alor ezberdinak lantzen. Urte hauetan zehar, izaera globala duen “Bizi gaitezen elkarrekin” izeneko proiektua eratzen joan da; honetan, familiez gain, La Peña auzoa hartzen duen testuinguru zabalagoaren inplikazioa beharrezkoa ikusten da.

Horretarako, orain dela zazpi urte, eskolak erakunde kultural eta hezkuntza erakunde guztiak elkartu zituen, lelo honen azpian “Auzo oso bat behar da ume bat hezteko”.

Geroztik, kolaboraziori esker, urtero proiektu desberdinak garatzen joan dira Abusu Sarean izenaren pean. Hau da, sarean lan egiten du eta esparru anitzetako elkarte ezberdinez osaturik dago; hezkuntza elkarteak, eskola komunitateak, eta kolaboratzen eta konprometitzen diren enpresa erakunde eta merkataritza erakundeekin.

Elkarte edo entitate guzti hauen lan koordinatuak gure auzoko hezkuntza premia guztiei erantzun integral bat ematea ahalbidetzen digu. Era honetan, auzo demokratikoakoaren, elkarbizitzaren, solidaritatearen, parte-hartzailearen, zainduaren, atseginaren eta zoriontsuaren alde egiten da.

Abusu logo


Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.